Santa Luzia Abesbatzak Ingalaterran egingo den VII.Cornwall International Male Voice Choral Festival jaialdian parte hartuko du gaurdanik maiatzaren 4ra arte. Guztira, zazpi kontzertu eskainiko ditu bost egunetan herrialdearen hego-ekialdean barrena.
Jaialdian hamabost herrialdeetako 70 abesbatza izango dira eta eszenatoki batzuetan eta besteetan arituko dira. Mundu mailan jaialdia ahots baxudun gizonez osatutako abesbatzen ekimen garrantzitsuenetako bat da. Santa Luzia Abesbatzak nazioarteko musika, eliz musika eta euskal abesti herrikoiak kantatuko ditu, txistulariz eta dantzariz lagundurik. Abestuko duten lekuen artean Truroko Katedrala edo Redruth eta Camborn herrietako elizak daude, besteak beste. Abesbatzaren ustez, honako hau “beste talde batzuekin harremanak izateko aukera paregabea da, etorkizunean gure herrira etor daitezen”.