Pasa den astean -asteazkenean- lan istripua gertatu zen Abadiñoko Fundiciones San Vicente enpresan Laudioko langile bat zulo batean erori zenean. Behargina hurrengo egunean hil zen gertakarian sufritutako zaurien ondorioz nahiz eta helikoptero batek Gurutzetako ospitalera eraman zuen istripua izan eta gero.
Enpresako langileek 24 orduko lan uztea egin zuten ostegunean eta atzo elkarretaratzea deitu zuten eguerdian.
Segurtasun neurrien falta
LAB sindikatuak zein langilearen inguruko pertsonek salatu dute prebentzio neurri nahikorik ez zituela hartu Fundiciones San Vicente enpresak.
Apirilak 28, Osasunaren eta laneko segurtasunaren nazioarteko eguna
Orain Amurrio alderdiak oharra zabaldu du gaur Osasunaren eta laneko segurtasunaren nazioarteko eguna dela gogoratzeko eta Abadiñon hildako Laudioko langilea oroitzeko.