Probaren egunean, maiatzaren 24an, egindako argazkiak aurkeztu ahal izango dira. 150, 100 eta 50 euroko sariak izango dira hiru argazki onenentzat.
Maiatzaren 24an Burdin Hesia mendi-lasterketaren hirugarren edizioa jokatuko da Bilbotik Laudiora. 25 kilometro izango ditu eta kirola sustatzeaz gain Gerra Zibilean Bilbo babesteko eraiki zen Burdin Hesia gogora ekarri gura dute antolatzaileek. Aurten, lasterketa ez ezik mendi-martxa ere egingo da. Baina ez da hoiri izango nobedade bakarra; izan ere, antolatzaileek jakitera eman dute argazki-lehiaketa egongo dela. Laudioko Distira argazki-dendaren laguntzaz antolatu dute eta probaren egunean ateratako argazkiak aurkeztu ahal izango dira, betiere mendiarekin, kirolarekin edo Burdin Hesiarekin zerikusia dutenak.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta guztien artean hiru onenei emango zaie saria. Lehenengo saria Distirako argazkilariek aukeratuko dute, baina bigarrena eta hirugarrena facebook bidez bozkatuko ahal izango du jendeak. Irabazleak 150 euro jasoko ditu, eta beste bi onenek 100 eta 50, hurrenez hurren. Datorren urterako lasterketarako eta Laudio Hiria herri krosserako inskripzioak ere jasoko dituzte sari gisa. Lanak fotodistira@hotmail.com helbidera bidali beharko dira.