Duela bi aste Aldai Plazan mobilizazioa egin zuten langileek, lantegian bizi duten egoera salatu eta plazaratzeko.
Langileek adierazi dutenez, 8 hilabeteko atzerapenarekin kobratzen dituzte nominak eta azken biak ez dituzte kobratu ere egin.
Enpresak, bere aldetik, diruzaintza arazoengatik ezin dutela garaiz ordaindu adierazi du.
Luze jo duen arazoa
Ez da lehen aldia Imegar enpresan arazoak daudela.
Izan ere, urtarrilean beste mobilizazio bat egin zuten langileek azken bi urteetan soldatak atzerapenarekin jasotzen ari zirela salatzeko. Adierazi zutenez, kudeaketa txarra da enpresak dituen arazoen jatorria, 2011an beharrezkoak ez ziren bi makina automatiko erosi zituzten eta orduan hasi ziren diruzaintza arazoak.