Jaiak iragartzeko kartel lehiaketan parte hartzeko epea maiatzaren 4an bukatuko da

Erredakzioa 2015ko api. 26a, 12:56

Kultura, Kirola eta Jaiak Arloak 2015 urteko San Roke jaiak iragartzeko XXXVI. Kartel Lehiaketako oinarriak argitaratu ditu dagoeneko. Helduen eta umeen mailak egongo dira: lehenengoan irabazleak 1.200 euro irabaziko ditu eta bestean, haurren kategorian, 250 euroan baloratutako material didaktikoa. Lanak entregatzeko epea maiatzaren 4an bukatuko da.

 

Kultura, Kirola eta Jaiak Arloak 2015 urteko San Roke jaiak iragartzeko XXXVI. Kartel Lehiaketako oinarriak argitaratu ditu dagoeneko. Helduen eta umeen mailak egongo dira: lehenengoan irabazleak 1.200 euro irabaziko ditu eta bestean, haurren kategorian, 250 euroan baloratutako material didaktikoa. Lanak entregatzeko epea maiatzaren 4an bukatuko da.

 

Helduen zein haurren kategorian epaimahai teknikoak aurkeztutako lanen artean aukeraketa bat egingo du eta ondoren, Kultur etxean jarriko dira ikusgai jendeak bozkatu ahal izateko. Kartelak maiatzaren 16tik 24ra ikusi ahal izango dira fisikoki Kultur etxean. Gainera, herrian erroldatutakoek posta elektronikoaren bidez. ere kartel hoberena aukeratu ahal izango dute. Lanak Laudioko udaleko web gunean jarriko dira ikusgai maiatzaren 14tik 26ra bitartean.

 

Haurren kategorian 6 eta 12 urte bitartekoek parte hartu ahalko dute eta Laudioko eskoletan matrikulatuta egon beharko dira. Oinarriak kontsultatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko www.laudio.eus webgunea bisita liteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide