01:00ak aldera gizon bat atxilotu du Ertzaintzak ustez bere bikotekidea erasotzeagatik.
Lekukoek azaldu dute zaratak eta kolpe hotsak entzun dituztela eta beranduago ustezko emakume erasotuak laguntza eskatu duela.
Handik gutxira udaltzainak eta ertzainak bertaratu dira. Ertzaintzak gizona atxilotu du genero indarkeria leporatuta eta emakumea anbulantzia batek eraman du.
Laudioko udalak gertatukoa Ertzaintzarekin eta gizarte zerbitzuekin landuko duela adierazi du.