Txaro Sarasua legebiltzarkidea eta Laudioko zinegotzia hautatu dute berriro PSE-EE alderdiko zerrenda burua izateko. Alderdiko kideek hartu dute erabakia modu sekretuan bozkatuz.
Berarekin batera Loli Muriel Aroca -43 urte, erizaina-, Juan Jesus Merchan Meson -39 urte, behargina-, Jose Luis Montalban Molinuevo -Lanbide Heziketa Udal Ikastetxeko irakaslea-, Marina Garcia Salinas -zinegotzi gisa aritutakoa- eta Eduardo Diaz de Zumento Lopez -Tubos Reunidos enpresako langilea eta UGT sindikatuko ordezkaria langile batzordean- aurkeztuko dira hauteskundetara.
Julian Larisgoitia ez da zerrendan agertuko, lehen postuetan gutxienez, udalean zinegotzi lanak urte luzez egin eta gero.