Laudioko aurrekontuak onartu dituzte udalbatzan

Erredakzioa 2015ko api. 24a, 13:45

Gaur egindako udalbatzan udalaren kudeaketarako garrantzitsua den tresna onartu dute; aurrekontuak, alegia. Bildu udal gobernu taldearen bozarekin eman da onarpena eta gainontzeko taldeak abstenitu dira.

Aurrekontuen proposamenean 24.328.846 euro jasotzen dira, 2014an baino 535.000 euro gehiago, % 2,25eko igoerarekin. Diru-sarrera garrantzitsuena Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsetik jasoko du Udalak, 2014koarekin alderatuta 874.640 euroko igoerarekin.

Laudioko oposizioan aritzen diren taldeen jarrera ezberdina izan da. Omnia, PP eta PSE-EE alderdiek kritikatu dute denbora gutxi egon dela herritarrek ekarpenak egin ditzaten. Berez Omnia eta PPk azaldu dute beraientzat aurrekontuen luzapena irtenbide zuzenena dela.

EAJk azpimarratu du herriak funtzionatzen jarraitu behar duela eta udal gobernu taldeak jeltzaleek proposatutako zenbait zuzenketa txertatu dituela aurrekontuetan; ostalaritza sustatzeko, Zubiko kalean obrak egiten jarraitzeko, Hornidura plazan konponketak egiteko, herriko altzari publikoetan mantenu lanak gauzatzeko, Arrañoko irisgarritasuna bermatzeko, kirol azpiegituretan hobekuntzak egiteko eta Santa Luziako aterpea taberna gisa eraikitzeko diru-sailak besteak beste.

Udal gobernu taldeak aurrekontuen nondik norakoak azaldu zituen martxoaren hasieran.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide