Atzo hitzordu garrantzitsua zeukaten CD Laudioko bazkideek zuzendaritza berria osatzeko. Bilera horretan klubaren hauteskundeko zerrendak aurkeztu behar ziren baina 4 bazkide bakarrik agertu ziren.
Horren ondorioz futbol klubaren zuzendaritzak bukatutzat ematen du CD Laudioren ibilbidea, norbaitek lekukoa hartuko ez balu ekainaren bukaera baino lehen.
Zuzendaritza berria sortuko ez balitz Laudioko udalaren eskuetan geratuko litzateke klubaren etorkizuna erabakitzea.
Zorrak
2013-2014 denboraldian 2. B mailan jokatu zuen CD Laudiok eta aurrekontuetan egindako akatsen ondorioz zor handiak pilatu zituen klubak, jokalariekin eta enpresekin, besteak beste. Zor horien eraginez Arabako Liga preferentean bukatu du CD Laudiok.