Laudioko EAJk udal-hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztu du

Erredakzioa 2015ko api. 10a, 22:50

Laudioko EAJk maiatzeko udal-hauteskundeetan Juanma Ibarretxe alkategaia lagunduko duten hautagaiak izendatu ditu. Talde jeltzaleak prentsa oharrean adierazi duenez "alderdiko afiliatuek zerrenda indartsu baten alde egin dute, Laudioko gizartearen aniztasuna islatzen duen ezaugarri eta balio askotarikoak konbinatuta; gaztetasuna, gure herriarekiko konpromisoa eta kudeaketarako esperientzia".

Laudioko EAJk maiatzeko udal-hauteskundeetan Juanma Ibarretxe alkategaia lagunduko duten hautagaiak izendatu ditu. Talde jeltzaleak prentsa oharrean adierazi duenez "alderdiko afiliatuek zerrenda indartsu baten alde egin dute, Laudioko gizartearen aniztasuna islatzen duen ezaugarri eta balio askotarikoak konbinatuta; gaztetasuna, gure herriarekiko konpromisoa eta kudeaketarako esperientzia".

Jeltzaleek aldarrikatu dute udal-korporazioak ongi jokatzen dakiten pertsonak behar dituela, "baliabide publikoak era arduratsu batean, modu eredugarri eta gardenean kudeatzen dakitenak. Era berean adierazi dute "Laudio dagoen geldialditik ateratzeko eguneroko lanean konprometituak egongo diren pertsonak behar dituela, Laudio hazi arazteko; konpromisoa, ardura eta Laudio hobeago baten aldeko lana hain zuzen ere". 

Laudioko EAJko zerrendakideak 

Laudioko EAJk bere hautagaien profila ere zehaztu du oharrean:

1- Juanma Ibarretxe Revuelta, 56 urte. Goi mailako batxilergoa. JEZeko langilea da, enpresa komiteko presidente ohia. Ongizate, kirol eta euskara arloko zinegotzia.

2- Maider Basterra Ibarretxe, 40 urte. Zuzenbidean lizentziatua. Praktika Juridikoan diplomatua. Euskalduna. Laudio Udaleko zinegotzia egun:

3- Ander Añibarro Maestre, 25 urte. Erizaintzan diplomatua. Euskalduna.

4- Eva Marquinez Blanco, 47 urte. Zientzia Ekonomikoetan lizentziatua EHUn. Zerga eta kontu aholkularia.

5- Izaskun Miñano Larrea, 39 urte. Biologia lizentziatua eta doktoratua, euskalduna. Euskara eta Ongizate arloko zinegotzia izandakoa. 

6- Aitor Laburu Marcen, 34 urte. Zientzia politikoetan eta Administraritzan lizentziatua. Euskalduna.

7- Toño Aiz Salazar, 55 urte. Lan-zientzietan lizentziatua. Administrazio publikoko masterra. Laudioko alkate-ohia.

8- Zuriñe González Ercilla, 39 urte. Administrari espezialista teknikaria eta musika irakasle ikasketetan diplomatua. 

9- Ana Belén Diez Revilla, 42 urte.Administrazioko zientzia politikoetan lizentziatua. Euskalduna.

10- Andoni Aldekoa de la Torre, 45 urte. Kazetaria.

11- Maite Valle Echevarría, 65 urte. Erretiratua.

12- Hernando Lacalle Edeso, 39 urte. Ekonomilaria. Zinegotzi-ohia Laudioko Udalean.

13- Joseba Ortega Omar, 44 urte. Autonomoa, merkataritza delegatua.

14- Ziortza Sierra Ajuria, 33 urte. Ekonomian lizentziatua. Finantza analista bezala lan egiten du.

15- Joseba Amondo Eskuza, 48 urte. Industria-maisua.

16- Cristina Laguna Sainz, 29 urte. Topografian Ingeniari teknikoa eta edifikazio proiektuetan goi-mailako teknikaria. 

17- Jon Karla Menoyo Llano, 47 urte. Zuzenbidean lizentziatua. Laudioko alkate-ohia.

18- Norberto Aldaiturriaga Zorrozua, 59 urte. Zuzenbidean lizentziatua, Arabako Foru Aldundiko funtzionarioa, parlamentaria egun. 

19- Pablo Garayo Urcelay, 71 urte. Erretiratua.

20- Covadonga Solaguren Santamaria, 49 urte. Zuzenbidean lizentziatua, Bizkaiko Foru Aldundiko goi mailako teknikaria. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide