Berdintasunerako hirugarren plana osatzen hasi da Udala

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2015ko api. 22a, 09:27

Badira ia hamar urte Laudion emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko politikak abian jarri zirela. 2006an lehen plana gauzatu zen, lau urteko iraupenarekin eta 2011an abiatu zen bigarren plana. Azken horrek iaz utzi zion indarrean egoteari eta beraz egitasmo berria diseinatzeko ordua heldu da, 2015-2019 berdintasun plana, hain zuzen.

Hiru fase: ebaluazioa, diagnostiko berria eta diseinua

Amets Meaza zinegotziak azaldu duenez, hiru fasetan gauzatuko da plana: aurreko planaren ebaluazioa, egungo egoeraren diagnostiko berria eta planaren diseinua.

Hasierako bi faseen helburua azken urteotan Laudion berdintasun arloan eman den eboluzioa ezagutzea da: zein aldeetan aurrera egin den eta zeinetan oraindik asko dagoen egiteko.

Prozesu parte-hartzailea

Diagnostikoa egiteko prozesu parte-hartzailea abian jarri da “Laudio bizi, berdintasuna bizi” lemapean. Prozesu horri esker, iturri desberdinetatik jasoko den informazio kuantitatiboaz gain, herritarren eta udal langileen iritziak eta ekarpenak jaso eta berebiziko arreta emango zaie.

Apirilan bertan udal teknikoekin elkarrizketa sakonak hasi dira, genero ikuspegia udal politiketan zenbateraino kontuan hartzen den jakiteko.

Maiatzaren 7an herritarren iritziak jasotzeko tailer irekia gauzatuko da, 18:00etan izango da, Herriko Plazan dagoen erabilera anitzeko gelan. 

Online inkesta

Online inkesta eskuragai dago ere bai Udalaren webgunean, tailer irekietara gerturatzeko arazoak dituztenek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Azken fasea Irailan

Planaren diseinuari ekiteko ekainerako tailer irekia aurreikusita dago eta irailean bilera egingo da udal teknikari eta politikoekin.  Plana Laudioko Udalbatzan onartu beharko da azkenik eta hortik aurrera plana ezagutzera emateko lanak hasiko dira.

Egitasmoa gauzatu ahal izateko Emakunderi diru-laguntza eskatu dio Udalak, 18.130 eurokoa, hain zuzen. Elhuyar Aholkularitza enpresarekin batera egiten ari da plana.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide