Apirilaren 20tik gaur arte HETEL-ko (Euskadiko Lanbide Heziketa Zentroen Elkarte Gizarte Ekimena) parte diren 21 zentroetako, horien artean Laudioko Lanbide Heziketa Eskolek, ikasleek eta irakasleek HHTEK –HETEL Hiruki Teknologikoak– iniziatiba berritzailean parte hartuko dute.
Ekimen horren xedea, lanbide heziketa zentroen eta enpresen arteko harremana sendotzea da, elkarlanean sakonduz eta zentroetako pertsonen eta enpresen potentziala eta haien arteko ideia trukea aprobetxatuz.
Helburu nagusitzat Estatuarentzat gako diren eremuetan etorkizunerako garapen ideiak sortzea du, Euskaltel, Automotive Intelligence Center (AIC), Tecnalia edo Tknika enpresa eta erakundeen laguntzaz.
Horretarako, zentroetako parte-hartzaileek enpresekin batera bideokonferentzien bidez, hiru alor teknologiko desberdinek erlazionatutako hiru galdera eztabaidatuko dituzte.
Planteatutako hiru galderak hurrengoak dira: informatikaren eremuan sare Wi-Fietako segurtasunarekin erlazionatutakoa eta automobilgintzarekin erlazionatutako galdera, bikoitza izango da –enpresaren nazioartekotzea, enpresa txiki eta ertainetan eta enpresa handietan berdina ahal den eta lanbide heziketako tituludunak horretarako prestatuta dauden–.
Ondorioak Boroako Automotive Intelligence Center-en (AIC) mahaigaineratuko dituzte bihar apirilaren 23an, osteguna. Ekimena, goizeko 11:00etan hasiko da Julen Elgetaren, HETEL-ko zuzendariaren eskutik. Modu berean ere, aurretik aipatutako Tknika eta Tecnaliako langile ezberdinak arituko dira hizketan, galderen ondoren.
Metodologia berritzaile eta ekimen horrekin, Euskadiko Lanbide Heziketan gako diren lan metodoak eta kolaborazio foroak egunerokoak bilakatzea bilatzen dute.