Jon Karla Menoio egungo alkateak datozen udal hauteskundeetan bere burua ez aurkezteko erabakiaren aurrean, Laudioko EAJ/PNVk hautagai hautatzeko prozesua martxan jarri du. Hartara, hiru hautagaik aurkeztu zuten euren burua; ELA sindikatuko Iñigo Egigurenek, Santa Lucia abesbatzako presidentea den Felix Primok eta Mikel Lasa abokatuak.
Ematen duenez, lehenengo biek euren hautagaitzak atzera bota dituzte eta beraz, ostegun honetan egiteko den Batzarrean Mikel Lasaren hautagaitza ofizialduko dute.
Jon Karla Menoiok Deiari adierazi zionez, “etapa bat bukatu duelako” ez da berriro ere udal hauteskundeetan zerrendaburu aurkeztuko. “Nire bizitza pertsonal eta profesionalari arreta handiagoa” eskaintzeko nahia azaldu du egungo alkateak.