"Inoiz baino giro euskaldunagoa arnasten da, berbalagun-kide batentzat gauza handiagorik ba ote?"

Erredakzioa 2013ko mar. 6a, 12:32

Txetxu Urkijo nauzue, Laudioko berbalagun-kide bat. Duela gutxi, Korrika niretzako zer den paper batean islatzeko eskaera helarazi zidaten eta... zer nahi duzue esatea, bai mandatu zaila!

Nire uste apalean, Korrika gauza asko dira. Hala ere, horien guztien artean garrantzitsuena igortzen duen funtsezko mezua da, hau da, denok batuta gure hizkuntzaren alde urratsak emateko garaia dela, Euskararekiko konpromisoa ezinbestekoa dela eta, are gehiago, berau adierazteko presa dagoela. Hitz batez, Euskararen aldeko jarrera erakusteko orduan oinez ez, korrika aritu behar dugula!

Korrika 18a ate joka dugu eta lelo argi bezain ederra dakar:“Eman Euskara Elkarri”. Egungo egoera ederto erakusten duen esaldia dugu hau. Izan ere, gaur egun dagoen euskaldunen kopurua nahiko altua da, duda barik datu positiboa dena. Ez da gauza bera gertatzen, ordea, kaleko erabilera aztertzen hasten bagara. Zoritxarrez, oraindik ere nahiko urriak dira gure hizkuntza ederra entzuteko parada ematen duten lekuak. Eta toki horien artean ez dago, ez behintzat gure herrian, preziatuena, hots, kalea. Hau dela eta, oraingoz tamalez erabileraren garrantzia azpimarratu behar da.

Korrikarekin batera, Euskararen alde gure herrian burutzen den mobilizaziorik handienarekin batera hain justu, beste jarduera franko antolatzen dira, hala nola, korrika kultaralak barnebiltzen dituen ekintza guztiak, herri gehienentan antolatzen diren korrika txikiak... geure herrietan inoiz baino giro euskaldunagoa arnasten da, berbalagun-kide batentzat gauza handiagorik ote?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide