"Alderdi bateko edo besteko kide izateak ez liguke itsutu behar herriak behar duena gauzatzeko"

Erredakzioa 2015ko mar. 2a, 12:29

JUANMA IBARRETXE (Laudio, 1957) EAJko hautagaia izango da Laudion alkatetza eskuratzeko. Azken 4 urteetan zinegotzi lanak bete ditu kultura eta euskararen arloetan besteak beste.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

Bueno, prozesua ez nuke esango zaila izan denik baina bai luzea. Udal hauteskundeen zerrenden eraketa eta alkategaiarenak bereziki lan asko eskatzen du.

Denbora luzea eman dugu bileretan eta azkenean 3 hautagai egon dira: Borja Ormaetxea, Joseba Amondo eta ni.

JUANMA IBARRETXE (Laudio, 1957) EAJko hautagaia izango da Laudion alkatetza eskuratzeko. Azken 4 urteetan zinegotzi lanak bete ditu kultura eta euskararen arloetan besteak beste.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

Bueno, prozesua ez nuke esango zaila izan denik baina bai luzea. Udal hauteskundeen zerrenden eraketa eta alkategaiarenak bereziki lan asko eskatzen du.

Denbora luzea eman dugu bileretan eta azkenean 3 hautagai egon dira: Borja Ormaetxea, Joseba Amondo eta ni.

Alderdian beti egiten da hurrengoa: hautagai bakoitza bozkatzen da. Lehenik eta behin alkategaia hautatzen da eta gero hautagai bakoitza bozkatu behar da talde osoa osatzeko.

Prozesu hori ostiralean hasiko da.

Ni oso pozik nago bozketarekin, gardena izan delako, eta zoriontzen ditut nire kideak, ez baitira aurkariak izan, lagunak baizik. Espero dut ahalik eta hoberen egitea eta niregan jarri diren itxaropenak betetzea.

Zeintzuk dira zure ideiak alkategai gisa?

Nire ustez udal politikak ez du zerikusirik goi politikarekin. Herri batean alderdi guztiak jarri behar gara ados, auzokideak baikara, eta gure helburua herri duina izatea da.

Nire ustez azken lau urteetan apur bat gehiago egiteko aukera egon da. Ez hainbeste obra handiak eginez baizik eta dagoena mantenduz: bideak, errepideak, espaloiak...

Egintzat ematen den gauza da baina gauzatu behar da. Nik uste ez dela gauzatu.

Bestalde badago beste gai garrantzitsu bat: kulturala. Herrian badaude lokalak behar dituzten elkarteak eta badaude lokalak ere. Baina ez daude egokituta: udaletxe zaharra, ospitale ohia eta Markesaren jauregi zaharra, adibidez.

Elkarteen beharrei erantzuteko ez ezik auzoek eskatzen dituzten gizarte-etxeak garatzeko ere balio beharko lukete.

Lau urte eman dituzu udalean zinegotzi lanetan, zer ikasi duzu?

Lehenik eta behin oso pozik nago kideekin izan ditudan harremanekin, gehienekin. Esperientzia oso aberasgarria izan da eta animatzen dut jendea ezagutzen ez duen hori ezagutu dezan, ziurrenik iritzia aldatuko baitu.

Nik uste talde moduan lan egiteko aukera dagoela, salbuespenak badaude ere: zenbait udalbatzetan portaera batzuk ez baitira egokiak izan.

Ni beti saiatu naiz eztabaida atsegina sortzen. Gauza bera esan daiteke oihukatuz zein modu atseginean. Eta, egia esanda, modu egokian esan behar dira gauzak. Guztiak gara herrikoak eta gure herritarren beharrei aurre egin behar diegu, eta ez gure arteko zentzugabeko eztabaidei.

Baina oro har nire esperientzia oso aberasgarria izan da eta oso pozik nago nire kide guztiekin.

Alkatetza eskuratzeko aurkeztu duzu zure burua eta erronka gogorra da. Beste modu batean ikusten dutenei zer azalduko zenieke?

Lehen esan dut: udal politikak ez du zerikusirik goi politikarekin. Oso kargu publikoa da eta jakina, zure herrian bazaude herritarrei zor diezu guztia. Etengabeko ardura izan behar duzu herritarrekiko. Familia esparruan handicapa da horrelako erronka batean sartu izana, denbora asko kenduko baitizu. Eta beste modu batean ezin da izan.

Ni oso ilusionaturik nago eta espero dut nire bizitza pertsonal eta familiarra udalgintzarekin uztartzea.

Lau urte hauetan zure taldean kaletik gertuen egon den ahotsa izan zara. Hori da zure profila?

EAJn sentsibilitate ezberdinak daude eta hori onuragarria da. Baina ni sindikalista izan naiz betidanik. JEZen lan egiten dut eta langile batzordearen lehendakaria izan naiz urte luzez eta harro nago. Nik uste politikoa baino sindikalista naizela.

Esparru honetan sartzeko proposamena egin zidatenean aitortu behar dut asko kostatu zitzaidala. Baina pentsatu nuen ekarpenak egiteko aukera izango nuela nire ustez herria eratzen duen alderdian.

Esan bezala, alderdian profil ezberdinak daude eta bakoitzak berea dauka bere ibilbidearen arabera.

Esan bezala, zinegotzi guztiak herrikoak gara eta niri gustatuko litzaidake guztiok ildo batzuetan lan egitea. Eta guztiok ditugu nahiko argi zeintzuk diren ildo horiek. Alderdi bateko edo besteko kideak izateak ez liguke itsutu behar herriak behar duena gauzatzeko.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide