Laudioko talde sozialistak iragarri du otsailean bozkatuko duela zeintzuk izango diren herriko hautagaiak udal zein foru hauteskundetan.
20.000 biztanle baino gehiago dauzkaten herri eta hiriek haien zerrendak egin dituzte eta Laudiok, alderdiaren irizpideak jarraituz, otsailean burutu behar du prozesua.
Batzarra egingo du hilean zehar tokiko Fernando Buesa taldeak. Kideek boza sekretua erabiliko dute erabakitzeko.
Gainera, alderdiak erabiltzen dituen zenbait irizpide jarraitu beharko ditu Laudioko taldeak; Kargu Publikoen Araua, hain zuzen. Horren arabera berdintasuna, demokrazia paritarioa eta lanerako gaitasuna, besteak beste, aintzat hartuko dute.
Horretaz gain alderdiaren kode etikoa ere praktikan jarriko dute.
Alderdi sozialistak iragarri du erabakia hartu bezain laster hedabideak deituko dituela hautagaien izenak jakinarazteko.