Laudioko EAJko Uri Buru Batzarrak erabakiko du otsailaren 27an nor izango den udal hauteskundetarako alderdiaren zerrenda burua. Horretarako hautagai hiru aurkeztu dira: Juanma Ibarretxe, Joseba Amondo eta Borja Ormaetxe.
Juanma Ibarretxe zinegotzia da eta euskara, kirola eta jaien batzordetan lan egin du besteak beste. ELAko kidea da eta JEZ enpresako langilea izan ez ezik langile batzordean ardurak ditu.
Joseba Amondo Laudioko Udalaren langilea da. Ez da zinegotzi gisa aritu baina 2003an zerrendetan parte hartu zuen. Besteak beste Laudioko kirol esparruan boluntario gisa laguntzen du eta ELAko kidea da.
Borja Ormaetxea Urretxi geologoa da eta CAF enpresan lan egiten du. 2011ko udal hauteskundeetan parte hartu zuen EAJren zerrendetan.