Programa osatzeko prozesu parte-hartzailea abiatu du Omniak web-atariaren bitartez

Erredakzioa 2015ko ots. 24a, 16:01

Omnia talde independenteak bere web-ataria baliatuz prozesu parte-hartzailea martxan jarri du bere hauteskunde programa zehazteko.

Ekimenean ekarpena egiteko bere web-atarian erregistratu behar da erabiltzaile gisa.

Iniziatiba horren bitartez maila ezberdinak landuko ditu Omniak. Alde batetik hainbat gai zehatz programan jasotzeko eta bestetik parte hartzeko eredu bera.

Omnia talde independenteak bere web-ataria baliatuz prozesu parte-hartzailea martxan jarri du bere hauteskunde programa zehazteko.

Ekimenean ekarpena egiteko bere web-atarian erregistratu behar da erabiltzaile gisa.

Iniziatiba horren bitartez maila ezberdinak landuko ditu Omniak. Alde batetik hainbat gai zehatz programan jasotzeko eta bestetik parte hartzeko eredu bera.

Horretaz gain, Omniaren ADNa osatu nahi dute. Hau da, iritzi batzuk zehaztu nahi dituzte gero prozesu parte-hartzaileetan gaia ez errepikatzeko (energia nuklearraren edo fracking-aren inguruko jarrera, adibidez).

Partaidetza birtuala ez ezik hileko batzarrak ere mantenduko ditu Omniak. Bestalde, kalera ateratzeko asmoa daukate.

Zerrendaren aurkezpenaren

Martxoaren 14an Omniaren hautagaiak aurkeztu dituzte eta apirilaren 18an programa bukatutzat emango dute.

Orain ala inoiz ez

Alvaro Barrios Omniaren zerrenda buruak oso garrantzitsutzat jo ditu 2015eko hauteskundeak eta alkatetza da bere helburua.

Hautagaiaren ustez apustu pertsonal handia izan da eta taldeko kideen lana hurrengo hauteskundetan gauzatu beharko litzateke. Barriosek azaldu du aldaketa nabarmenak lortu ezean politika uzteko aukera egongo liratekeela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide