EH Bilduk Natxo Urkixo berriro zerrenda buru izatea proposatu du

Erredakzioa 2015ko ots. 26a, 10:20

Gaur egindako bileran Natxo Urkixok berriro lideratuko lukeen zerrenda aurkeztu du EH Bilduk Laudioko udal hauteskundeetarako. Alkatea ez ezik beste zinegotzi batzuek ere parte hartuko lukete zerrenda horretan. Hurrengo pertsonek osatzen dute koalizioaren zerrenda:

Gaur egindako bileran Natxo Urkixok berriro lideratuko lukeen zerrenda aurkeztu du EH Bilduk Laudioko udal hauteskundeetarako. Alkatea ez ezik beste zinegotzi batzuek ere parte hartuko lukete zerrenda horretan. Hurrengo pertsonek osatzen dute koalizioaren zerrenda:

1. Natxo Urkixo Orueta
2. Amets Meaza Castañares
3. Iñigo Martinez Cerrillo
4. Isabel Boveda Urioste
5. Jon Ander Altube Lazkano
6. Koldo Zabala Atxa
7. Irune Ortiz Martinez
8. Aitor Martinez Ibarrola
9. Jaione Barandiaran Monasterio

Hala ere, prozesu parte-hartzaile baten barruan sortu da zerrenda eta herritarrek babestu beharko dute. Horretarako hautesontziak jarriko dituzte udal erabilera anitzeko gelan, Herriko Plazan. Boza emateko ez da beharrezkoa EH Bilduko kidea izatea, hau da, edonork egin dezake ekarpena, eta datak eta ordutegiak hurrengoak izango dira:

 

-Otsailak 27: 18:00-21:00

 

-Otsailak 28: 11:30-14:30

Prozesu parte-hartzailea urtarrilean abiatu zuten eta prozesu horren bidez 50 izen baino gehiago proposatu dira udalgintzan aritzeko.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide