Juanma Ibarretxe hautatu du Laudioko Uri Buru Batzarrak Laudioko alkategaia izateko. Gaur jakinarazi dute erabakia Kultur Etxean egindako ekitaldian.
Juanma Ibarretxe zinegotzia da udalean eta euskara, kirola eta jaien batzordetan lan egiten du. JEZ enpresako behargina da eta bertan ELAko ordezkari ardurak ere baditu langile batzordean.
Zerrenda burua hautatu badute ere, oraindik gainerako hautagaiak zeintzuk izango diren zehaztu behar du EAJk eta horretarako asteak beharko ditu.
Juanma Ibarretxeren aldeko apustuarekin kudeatzaile profila duen hautagaia baino izaera herrikoia daukan pertsona hautatu dute.