769.841,36 euroko zuzenketak proposatu ditu EAJk 2015eko aurrekontuetan

Erredakzioa 2015ko api. 15a, 16:13

Laudio EAJk hainbat zuzenketak prestatu ditu udal gobernu taldeak proposatutako zirriborroaren harira. Guztira 769.841,36 euroko aldaketak iradoki ditu.

Laudio EAJk hainbat zuzenketak prestatu ditu udal gobernu taldeak proposatutako zirriborroaren harira. Guztira 769.841,36 euroko aldaketak iradoki ditu.

Hasteko 60.000 euroko diru-saila bideratu nahi du enplegua sustatzeko, zehazki Nerbioi ibaiaren ertzeak garbitzeko Laudioko herritarrak kontratatuz. Merkataritzari ere bultzada emateko asmoz 40.000 euro erabiltzea planteatzen dute jeltzaleek.

639.841,36 euroko inbertsioa auzoetan

EAJren zuzenketa gehienak auzoko obretan zentratu dira, 639.841,36 eurotan alegia. Horrela Arrañoko Irisgarritasun Planaren III. Fasea gauzatzea -431.841,36 euro-, Zubiko Kuraxo kaleko saneamendua bukatzea -100.000 euro-, Hornidura Plazako komunak lekuz aldatzea -30.000 euro- Odeibarreko parkinga hobetzea -25.000 euro-, Santa Luziako apaiz-etxe zaharraren errehabilitazioa -30.000 euro- eta mantentze-lan orokorrak egitea -23.000 euro- proposatu du alderdiak.

Kirola eta kultura

Kirola eta kulturaren esparruan diru-laguntzak mantendu behar direla adierazi dute EAJtik. Eta horretaz gain San Martin zelaiko aldagelak hobetzeko eta egokitzeko lanen bigarren faserako diru kontu berezi bat sortzea beharrezkoa dela erantsi du EAJk.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide