“Euskadiko Atletismo Txapelketan ere marka ona lortzea espero dut”

Aimar Gutierrez Bidarte 2015ko api. 14a, 14:08

ABIGAIL ORTIGÜELA USSIA (Laudio, 2000) 5. postuan geratu da pista estaliko atletismo txapelketan. Baina pista estalirik gabe prestatu da lasterketarako.

Bosgarren postua lortu zenuen iragan otsailaren 21ean pista estaliko modalitatean. Nolakoa da horrelako froga baterako prestatzea?

Bueno, guk Laudion ez dugu pista estalirik beraz pista irekian entrenatu behar dugu. Eguraldi txarra egiten badu ere entrenatzera irten beharra dago, nahiko deserosoa da euria egiten duenean baina moldatzen gara.

ABIGAIL ORTIGÜELA USSIA (Laudio, 2000) 5. postuan geratu da pista estaliko atletismo txapelketan. Baina pista estalirik gabe prestatu da lasterketarako.

Bosgarren postua lortu zenuen iragan otsailaren 21ean pista estaliko modalitatean. Nolakoa da horrelako froga baterako prestatzea?

Bueno, guk Laudion ez dugu pista estalirik beraz pista irekian entrenatu behar dugu. Eguraldi txarra egiten badu ere entrenatzera irten beharra dago, nahiko deserosoa da euria egiten duenean baina moldatzen gara.

Baldintza klimatologikoez gain, entrenamendu saioak ere desberdinak dira pista itxian 60 metro korritzen dugun bitartean pista irekian 100 metroko lasterketak korritzen baititugu.

Astean 5-4 egunetan entrenatzen dugu, ordu eta erdiko iraupena duten entrenamendu saioak dira.

Nolako esperientzia izan da txapelketa?

Oso positiboa, oso pozik etorri naiz. Klubetik ni bakarrik joan nintzen, nire entrenatzailearekin batera, ni bainaiz pista estalian korrika egiten duen bakarra, gainontzekoek krosa egiten dute pista estaliko denboraldian.

Txapelketan, nire marka mantentzea lortu nuen eta hori oso positiboki baloratzen dut.

Entrenatzailearekin ere oso giro ona egon da, oso ondo pasatu dut.

Nola hasi zinen atletismoaren munduan?

2013. urtean hasi nintzen, oso erakargarri ikusten nuen kirol hau. Iaz oso marka onak lortu nituen Euskadiko txapelketan: 1. postua 80 metrotako kategorian eta 2. postua, aldiz, 150 metrotakoan.

Nolatan zara pista estalian korrika egiten duen klubeko bakarra?

Ni abiadura-lasterkaria naiz, klubeko gainontzeko kideek erresistentzia lantzen dute gehiago. Horregatik, lehen esan bezala, sasoi honetan nik pista estalian jarduten dute eta gainontzekoek krosean. Pista irekiko sasoian ordea denok egoten dugu pista irekian lasterka.

Aukeran zer nahiago duzu, pista estalia ala irekia?

Aukeran nahiago dut aire librean korrika egitea. Azpiegitura askoz handiagoa da pista estalian baino, gehiago gustatzen zait.

Orain pista estaliko sasoia bukatu dela eta pista irekiko sasoia hastear dagoela, ze erronka dituzu?

Pista irekian 300 metro eta 10 metroko kategorietan hartuko dut parte. Nire helburuetako bat Espainiako txapelketarako marka minimoa lortzea da, baina gehien bat, ondo pasatzea eta disfrutatzea da nire helburu nagusia. Euskadiko txapelketa ere tartean da, hor ere marka ona lortzea espero dut.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide