Udal gobernuak prentsaurreko baten bitartez 2014 urtean zehar euskara ikasteko onartutako diru-laguntzen gaineko balantzea egin du. Diru-laguntzen artean bi mota bereizten dira, alde batetik, irailetik maiatza arte ikasi dutenentzat eta bestetik, uda garaian ikasi dutenentzat.
Diru-laguntzak jasotzeko oinarriek zehazten duten moduan langabezian dauden pertsonek ordaindutako matrikularen %100 jasotzeko eskubidea dute eta gainontzeko guztiek %50.
Irailetik maitza arte euskara ikasitakoen artean 175 eskaera onartu dira, 44.000 euro, alegia. 178 eskaera aurkeztu ziren, baina hiruk ez zituzten baldintzak betetzen eta atzera bota behar izan zituzten. Udako diru-laguntzen eskaeren kopurua 48koa izan da eta 47 eskaera onartuak izan dira. Guztira, 226 eskaera egon da eta haietatik 222 onartuak izan dira.
Amets Meazak, Laudioko gazteria zinegotzia, aipatu duen moduan “Udalak ahalegin berezia egiten saiatzen da diru gabezia euskararen ikas-prozezuan ez dadila eragozpena izan ”.