Koldo Zabala udal bozeramaileak iragarri du gaur 14:00etan irekiko dutela aparkaleku berria Areta 4-6 atarietako herritarrentzat. Aparkalekua egongo da Guardian enpresak jantoki zaharra zuen lekuan. Hau da, Aretako Bide Zaharren ondoan.
63 leku izango ditu aparkalekuak eta horietako 2 minusbaliatuek erabili ditzaten bideratuko dituzte. Aparkalekua behin-behinekoa izango da eta udalak hitzarmena sinatuko du horretarako Guardian enpresarekin. Aste honetan udal langileek eremua egokitu dute eta konponketa gehiago egingo dituzte.
Udalak eskerrak eman dio Guardian enpresari.
Bitorikako harrobia
Aparkalekua beharrezkoa izango da Arabako Foru Aldundiak Bitorikako harrobiko segurtasuna bermatu arte. Harri ugari erori dira azkenaldian eta erakunde foralak bere gain hartu du egoera hori konpontzea. Udalak jakinarazi du oraindik ez direla lanak hasi.