Datorren astelehenean apirilaren 13an Bideo Forum-a Geu, Ertamerikako Emakumeok egingo dute Melba Reyes-ekin Laudioko Kultur Etxeko “Arraño Gelan”, arratsaldeko 18:30etan. Hondurasen jaiotako emakume hau, ekonomia feministan prestakuntza prozesuen koordinatzaile pedagogikoa izan zen MER sareak duen Honduraseko esparru nazionalean. MER sarea, bizitza duin baten alde erresistentzian dauden ertamerikako emakumeen mugimendua da, Chiapasetik Panamara doana. “Ertamerikan, aniztasunean eta berdintasunean oinarria duten generoen arteko harreman berriak sortarazteko helburuarekin, emakumeen egitarau ekonomiko eta politikoen eraikuntza bultzatzea” izena duen Emakumeen Jakinduriaren Eraikuntza Kideak taldeko proiektuaren arduradun-kide izan baitzen.
Melba Reyes-en ibilbidea
Melba Reyes, 70. Hamarkadatik ekintzaile feminista da. Honduras eta Nikaraguako emakumeen eta feministen mugimenduetara lotuta egon da beti eta bi herrialdeetako mugimendu sozialen parte izan da ere bai. Zenbait taldeen prestakuntza tailerren antolatzailea eta eragilea izan da: emakumeen sareak, nekazarien ligak, kooperatibak, produkzio taldeak, patronatuak, ikasketa taldeak eta beste hainbat emakumeen, baztertutako biztanleriaren, nekazal emakumeen eta indigenen erakunde sozialak. Beste hainbat erakundeen prestakuntza taldeen parte hartu du, hurrenez hurren. Langileen Sindikatu Zentralaren (CGT), Honduraseko Nekazarien Batasunaren (UNC) eta Honduraseko Patronatu Komunalen Federazioaren (FENAPACOMH) trebakuntzan. Horrez gain, Honduraseko Herri Kooperatiben Batasunaren (UNACOOP) fundatzailea izan zen eta Honduraseko Kultura Herrikoiaren aldeko Ekintzaren (ACPH) ikerketa sozialaren koordinatzaile nazionala izan zen.
Azken urte hauetan, MER sarearen kide izanda, 2012an Espainian egin zen Ekonomia Feministari buruzko munduko topaketan parte hartu zuen; 2013an Hondurasen emakume ekimenen mapaketa egin zuen taldea koordinatu zuen eta 2014an Hondurasen egindako Ekonomia Feminista prestakuntzaren sistematizazioaren arduraduna izan zen.