SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak oharra zabaldu du eta orain arte egindako lana eta lortutako adostasuna dela eta pozik agertu arren, lanean jarraitzeko beharra azpimarratu du.
Hasteko, plataformak uste du Arabako Foru Aldundiak inbertsioa egingo dela bermatu behar du. Parkean egin behar diren obrak abiatzeko 2015ean 2 milioi euro bideratu behar ditu erakunde foralak. Eta hori berretsi arte SOS Laudioko Lamuza Parkeak adierazi du ezin dela ezer ospatu.
Martxoaren 25ean egindako bileran Javier de Andresek ziurtatu zuen dirua egongo dela, baina plataformaren aburuz zuhurtasunez jokatu behar dute.
Erronkak etorkizunean
SOS Laudioko Lamuza Parkeak erronka ugariri aurre egin beharko zaiela erantsi du. Hasteko, Arabako Foru Aldundiak laudioarren ordez erabakirik hartu ez ditzan eta bestetik Lamuza Parkearen bitartez herriko bizitza kultural, sozial eta ekonomikoa suspertzeko.
Horretarako herritarren partaidetza eskatu dute plataformatik.