Laudioko Musika Bandari 5000 euro emango dizkio Foru Aldundiak 2015ean

Erredakzioa 2015ko api. 9a, 07:29

Hedabideek zabaldu dute San Roke Musika Elkarteak bilera egin duela Arabako Foru Aldundiarekin. Horri esker akordioa lortu du Laudioko Musika Bandak 5000 euro jasotzeko erakunde foralaren aldetik.

Diru kopuru hori musika eskolako zenbait tresna konpontzeko erabiliko dutela iragarri du elkarteak.

Mozioa 5000 euro gehiago jasotzeko

Ez da hori izan Musika Bandak abiatu duen ekimen bakarra bitarteko ekonomiko gehiago eskuratzeko.

Laudioko martxoko udalbatzan mozioa onartu dute hitzarmena aldatzeko eta 5000 euro gehiago jaso dezan San Roke Musika Elkarteak. Kepa Adrian musika bandaren zuzendariaren aburuz ezinbestekoa da igoera hori proiektuak jarraitu dezan.

Neurria talde politiko guztiek -Omnia, PP, PSE-EE eta EAJ- babestu dute Bildu ezik. Udal Gobernu Taldeak adierazi zuen hauteskundeei lotutako mozioa zela eta tratu bera jaso behar dutela herriko elkarte kultural guztiek. Koldo Zabala Bilduko bozeramaileak erantsi zuen arduraz jokatuko zutela eta diru ekarpenaren igoeraren aurka bozkatu zuen Udal Gobernu Taldeak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide