"Lagun batzuek Tae Kwon Do egiteagatik burutik jota nagoela uste dute"

Erredakzioa 2015ko api. 9a, 19:29

YERAI ALONSO (Laudio, 2002), SAIOA CASALES (Laudio, 2003), JUNE IBARROLA (Laudio, 2003) Bizkaiko Tae Kwon Do Txapelketan aritu dira eta dominak eskuratu dituzte. Horri buruz mintzatu dira.

Bizkaiko Tae Kwon Do kadete txapelketan parte hartu eta dominak lortu dituzue, ezta?

Yerai Alonso: Nik brontzezko domina eskuratu dut.

Saioa Casales: Nik zilarra.

June Ibarrola: Nik zilarrezko domina ere lortu dut.

YERAI ALONSO (Laudio, 2002), SAIOA CASALES (Laudio, 2003), JUNE IBARROLA (Laudio, 2003) Bizkaiko Tae Kwon Do Txapelketan aritu dira eta dominak eskuratu dituzte. Horri buruz mintzatu dira.

Bizkaiko Tae Kwon Do kadete txapelketan parte hartu eta dominak lortu dituzue, ezta?

Yerai Alonso: Nik brontzezko domina eskuratu dut.

Saioa Casales: Nik zilarra.

June Ibarrola: Nik zilarrezko domina ere lortu dut.

Gerriko berdea eta urdina duzue dagoeneko, nola hasi zineten Tae Kwon Doan?

Y. A.: Nik txikitatik egin nahi nuen Tae Kwon Doa eta eskolan hasi nintzen egiten.

S. C.: Ni ere eskolan hasi nintzen eta nire ahizpa ere hasi da Tae Kwon Doa egiten.

J. I.: Ni duela hiru urte hasi nintzen. Kirola egin behar nuen eta ez neukan oso argi zein kirol mota egin nahi nuen. Eta azkenean Tae Kwon Doa hautatu nuen.

Zein da zuentzat Tae Kwon Doaren alderik onena?

Y. A.: Niretzat teknikak egitea. Lasaiago egotea, ez egotea beti borrokatzen.

S. C.: Nik nahiago dut borrokatzea, teknika ez dut oso gogoko.

J. I.: Nik lehiaketan parte hartzea gustuko dut eta gehienbat lagunekin egotea.

Eta teknika zer den ez dakienari nola azalduko zeniokete?

Y. A.: Borroka bat simulatzea bezala da, baina bakarrik egiten duzu. Eta mugimenduak aurretik prestatuta daude.

Txapelketa askotan parte hartu duzue? Nola sentitzen zarete?

Y. A.: Bai, askotan parte hartu dugu. Orokorrean urduri sentitzen naiz.

S. C.: Egia da hasieran urduri sentitzen zarela baina gero ondo sentitzen zara.

J. I.: Nik ondo pasatzen dut nahiz eta batzuetan urduri jartzen naizen. Berehala pasatzen da.

Urte nahiko eman dituzue Tae Kwon Doan, jarraitzeko asmoa daukazue?

Hirurak: Bai.

Eta lagunek edo gurasoek zer esaten dizuete Tae Kwon Doaren inguruan?

Y. A.: Lagunek burutik txarto nagoela esaten didate.

J. I.: Niri lagunek eta gurasoek esaten didate ondo dagoela egiten dudana.

S. C.: Nire kasuan senideek animatzen naute baina lagun batzuek esaten didate burutik jota.

Tae Kwon Doa egiteko zer da beharrezkoa?

Y. A.: Lasaitasuna.

S. C.: Pentsatu behar duzu.

Y. A.: Fisiko apur bat ere beharrezkoa da.

J. I.: Baina gehienbat mentala da. Borroketan pentsatu behar duzu, ezin zara tematu.

Entrenamenduak nolakoak dira?

Y. A.: Astero bi egun entrenatzen dugu, bi ordu.

S. C.: Gehien lantzen duguna da borroka. Ez mina egiteko modukoa.

Y. A.: Batzuetan bai.

J. I.: Lagunen artean dira.

Y. A.: Oinak eta hankak lantzen ditugu eta batzuetan eskuak.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide