Igandean itsasoak desagertarazi zuen pertsonaren gorpua aurkitu dute gaur Gurutzeko Gorriko eta Goardia Zibileko buzoek.
El diario Montañes egunkariak zabaldu du J. R.G. laudioarrak bizitza galdu zuela lanpernak jasotzen zituen bitartean izandako istripuaren ondorioz.
Cueton izan zen gertakaria. Hedabideek adierazi dute gizonak arnesik ez zuela erabili lanpernak jasotzeko.
Istripua gertatu zenean lagun bat zegoen hildakoarekin eta horrek adierazi du berehala galdu zuela bizitza.
J. R. G. Santanderren jaio zen eta bere bikotearekin bizi zen Laudion, 4 seme-alaba zituen.