Hedabideek zabaldu dute hainbat bitarteko bideratu direla Kantabrian itsasora erori den arrantzalea aurkitzeko. Gizonak 46 urte ditu, Laudiokoa da eta antza istripua sufritu du, udaltzaingoak adierazi duenez.
14:15ean jaso du 112 zerbitzuak gertakariaren berri eta berehala hasi dute operazioa. Dirudienez, Santanderreko Puente del Diabloko ingurutan ikusi dute azkenengo aldiz gizona, 30 metrora gutxi gorabehera
Bilaketa lanetan Udaltzaingoak, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak parte hartzen dute. Horiek ez ezik Kantabriako Gobernuak ere laguntzen du. Helikopteroz zein itsasontziz ekin diote bilaketari.