No Me Olvides Laudioko elkarteak elikagai eta garbigarrien bilketa burutu izan du iragan den martxoaren 27 eta 28an Maxi Eroski, Berriak eta Eroski City saltokietan.
Ekimen arrakastatsua izan da elkarteak bultzatu duena , izan ere, 7,2 tona jaso dituzte elikagaitan eta etxerako zein osasunerako erabili ohi diren garbigarritan. Bilketa aurrera atera da 20 bat pertsona bolondres aritu izan delako goizez zein arratsaldez, hauei esker jendeak emandako guztia bildu eta sortetan sailkatua izan da.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiote alde batetik, modu batean edo bestean kanpainarekin bat egin duen laudioar orori eta bestetik, Berriak eta Eroskiko arduradunei.
Gauzak horrela, ekimenaren arduradunak pozik agertu dira kanpainak izan duen harrera ona dela eta, modu berean elkartetik jakinarazi dute jasotako guztiarekin hainbat sorten banaketa egingo dela datozen egunotan.