Martxoaren 11an merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu-enpresetan euskarazko errotuluak sustatzeko diru-laguntza deialdia ireki zen, laguntza horiek emateko oinarri arautzaileak ALHAOn argitaratuz. Dokumentuak aurkezteko epea urriaren 30ean bukatuko da eta identifikaziorako errotulu nagusiak, toldoak eta ibilgailuak diruz lagunduko ditu egitasmoak. Euskara hutsez egon beharko dira eta hizkuntzaren aldetik zuzenak izan beharko dira.
Diru-laguntza hauek ematearen helburua bereziki gaztelerak agintzen duen eremuan euskararen presentzia areagotzea da, elebitasuneko errealitate batetik gertuago egoten saiatzeko. Laguntzaren bidez gastuen %50 ordainduko da, beti ere elementu bakoitzak 350 euroko muga gainditzen ez badu. Informazio gehiago nahi duenak Udaleko Euskara Arloan eskura lezake edota udaleko web guneko diru-laguntzen arloan.