Apirilaren 3tik maiatzaren 3ra Laudioko 11 tabernek “IV. Gin Tonic ibilbidea” egingo dute. Hilabete osoan herritarrek, lau lokal ezberdinetan berariaz prestatutako Gin Tonic-ak dastatu eta baloratzeko aukera izango dute. Gehien gustatu zaizkion bi konbinatuak bozkatu ahalko ditu, taberna bakoitzak zigilu bat jarriko dion kupoia espresuki jarriko diren ontzietan sartuz. Parte hartzen dutenen artean kutxa berezi bat zozketatuko dute: bi lagunentzako ongizate gaua.
“Gin Tonic ibilbidea” orain dela lau urte hasi zen egiten APILLek eta beste urteetan izan duen arrakasta ikusita, aurten ere egitea adostu du. Parte hartuko duten ostalaritza-establezimenduak honako hauek dira: Azoka, Arkupe, Bonaire, Gorka, Haitzulo barri, Iluntze, Indriska, Kaia, Keska, La Meca eta Lauri Barria.