Iturraldeko irisgarritasuna hobetzeko proiektuan pauso berriak eman dituzte

Erredakzioa 2015ko api. 1a, 09:07

Hilaren 17an jaso zuen Laudioko Udalak Iturraldeko irisgarritasunerako proiektua egin zuen enpresari eskatutako eguneratzea. Horren bidez irisgarritasun arau berrietara egokitzen da proiektua.

Udalak prozesua aurrera eramateko borondatea du. Hori bermatzeko, ez-ohiko batzordea deitu zuen, proiektuaren eguneratzea azaltzeko zein emaitza positiboak eman dituzten informe teknikoak aurkezteko ere.

Egunotan proiektuan saneamendu eta ur zikinen sarearen hobekuntza gehitzeko proposamena jaso du Udalak. Hori dela eta, enpresarekin kontaktuan jarri dira egiten dela bermatzeko.

200.000 euro 2015ean, lehen fasea

2015eko aurrekontuetan 200.000 euro inguruko partida gehitu dute lehenengo fasea garatu ahal izateko. Fase horretan 6, 8, 10, 12 eta 14. atarietarako irisgarritasuna bermatuko da, beheranzko noranzkoa duen errepidearen bidez.

Bigarren fasea 18. atariaren ingurukoa izango da, bertara ibilgailuz heldu ahal izateko bidea eraikiz.

Hirugarren fasean 16garren portalerako irisgarritasuna hobetuko dute.

Aipatutakoez gain, enpresak kaltetutako lursailen estudioa egingo du. Udal Gobernu Taldearen ustez lehenengo faseari lehenbailehen ekin behar zaio. Horretarako aurrekontuak onartu eta apirilaren 24an egingo den udalbatzan oniritzia eman beharko diote proiektuari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide