Langabeentzako eta ekintzaileentzako ikastaroak eskainiko ditu Garapen Agentziak

Erredakzioa 2015ko api. 1a, 09:04

Laudioko Garapen Agentziak langabeei zuzendutako doako ikastaro bi eskainiko ditu apirilean eta maiatzean. Lehenengoa 10.000 kilo arte elikagaien orgatila jasotzaileak maneiatzeko ikastaroa izango da eta apirilaren 20tik 24ra egingo da, 9:00etatik 14:00etara. Hurrengoa, pertsonen plataforma jasotzaile mugikorren langile operadorea izateko prestakuntza izango da. Azken hau maiatzaren 4tik 6ra egingo dute, 9:00etatik 13:00etara. Ikastaroak teorikoak zein praktikoak izango dira eta irakatsitakoa gainditzen duten parte hartzaileek ziurtagiri bat lortuko dute.

Bi ikastaroak Tokiko Garapen Agentziako aretoetan egingo dira. Izen-ematea apirilaren 1etik 9ra egin beharko da 944 34980 telefonoan edo garapenagentzia@laudiokoudala.net helbidean. Tailerrak egin aurretik interesatuei elkarrizketa bat egingo zaie aurrez onartuak izateko. Inskripzio gehiegi egonez gero, lehentasuna langabezian urte bat baino gehiago daramatenei emango zaie.

Jendaurrean hitz egiteko ikastaroa

Apirilaren 8an, 9:30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:00etara, komunikazioa, salmenta eta negoziazioa batera ikasteko kurtsoa egingo dute Arabako Komertzio Ganbarak eta Tokiko Garapenerako Agentziak. Ikastaroak 80 euro balioko ditu baina Laudioko ekintzaileentzako doako 10 plaza erreserbatuko dituzte. Ikastaroa jendaurrean hitz egiteko gaitasuna hobetu nahi duen orori irekia dago.

Izen-emateak egiteko 946 559 008, 945 150 190 o 94 403 49 80 telefonoetara deitu, antena@camaradealava.com edo garapenagentzia@laudiokoudala.net helbideetara idatzi edota Arabako Ganbaran edo Agentzian bertan egin daiteke.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide