Atzo goizean Fracking Ez Aiaraldea herri plataformak frackingaren kontrako mozioa aurkeztu du udalbatzan. Mozioak Bildu, PNV, PSE-EE eta Omnia talde politikoen aldeko bozei esker egin du aurrera, eta PP soilik abstenitu zen.
PSE-EE talde politikoak, aldeko boza eman arren ez zuen mozioa sinatu eta hurrengo udal osoko bilkuran horren harira mozio osagarria aurkeztuko duela iragarri zuen.
Mozio horren helburua herriaren borondatea jasotzea da eta horren bitartez Laudio frackingik gabe bizi nahi duen herri izatera pasatzen da modu ofizialean.
Hala ere izendapen horrek babes legalik ematen ez duela gogoratdu Fracking Ez Aiaraldeak, udalerriak ez baitu gai horretan legerik egiteko eskumenik.
Bestalde Fracking Ez Aiaraldeak uste du balioko duela mozioa babestu duten talde politikoei koherentzia eskatzeko, politikaren beste esparru batzuetan jarrera berdina aurkeztu dezaten, benetan frackingik ez egiteko, ez Laudion, ez Aiaraldean, ez inon.
Mozioak jasotako ekimenak
Mozioarekin batera beste zenbait ekintza adostu dira udalarekin, besteak beste, herri sarreretan bide ikurrak ezarriko dira frackingaren aurkako aldarrikapenaren horren berri emateko. Seinaleek “Fracking Ez, ez Laudion, ez inon" testua izango dute.
Bestalde, udalaren web atarian, idazki eta argitarapen ofizial guztietan “fracking ez” logoa azalduko da.
Gainera zuin hamabostekarian mozioaren berri emango da eta bere edukiak azalduko dira. Eta hiruhilabetekarian frackingaren monografikoa egingo da, fracking teknikaren nondik norakoak azaltzen eta egun Aiaraldean emandako gas uztiapen baimenen errealitatea plazaratuz. Hala nola taldek euren jarrera adieraziko dute publikazio horretan.
Gaurko hitzaldia
Bestalde, Fracking Ez Aiaraldeak hitzaldia eskainiko du gaur 19:00etan Laudioko erabilera anitzeko aretoan frackingaren egungo egoera azaltzeko: baimenak, herri ekimen legegilea, teknikak eragindako zorrak...