Koldo Zabala Laudioko Udal Gobernu Taldeko bozeramaileak oso modu kritikoan baloratu du Javier de Andres Arabako Ahaldunak Lamuza Parkearen inguruan agindu duena; hau da, 9 milioi euroko inbertsioa.
Bilduko ordezkariak adierazi du inbertsioak gauzatu arte iruzurra egiten ari dela Arabako Foru Ahalduna. Horretarako dirua bideratu behar duela azpimarratu du Koldo Zabalak. Bilduko ordezkariak nabarmendu du asteartero Diputatuen Kontseilua elkartzen dela eta asteartero kredituak gauzatzen dituela. Dagoeneko eredu hori erabiliz 3 milioi euro baino gehiago bideratu dituela azaldu du Zabalak, baina Lamuza Parkekoa ez.
Da Andres Laudion
Javier de Andresek birriran bisitatu du pasa den astean Laudion. Larunbatean Txakolinaren menua aurkeztu du eta asteartean, duela astebete, SOS Laudioko Lamuza Parkearekin elkartu da.
Astearteko bileran Javier de Andresek aipatu du ez duela Lamuza Parkeko inbertsioen aurkako helegitea egingo. Arabako Foru Aldundiko arkitektoak ere parte hartu du bileran eta Musika Etxean zein Kasinoan egin behar diren lanak ustez baino merkeagoak izango direla erantsi du.
Bi eraikinen egoera ez da hain larria, arkitektoaren aburuz.
Erabilera
Arabako Foru Ahaldunak aurreratu du eraikinen erabilera dagokionez Musika Etxea Foru Aldundiaren esku geratuko litzatekeela eta Kasinoa udalaren eskuetan.