Iñigo Urkullu Lehendakariak Andoni Aldekoa laudioarra hautatu du “Basque Country” marka garatzeko. Marka horren helburua da Eusko Autonomia Erkidegoaren izena zabaltzea eta jarduera ekonomikoa erakartzea lurraldera. Horretarako Eusko Jaurlaritzako zenbait sail elkarlanean arituko dira.
Apirilaren 7an hasiko da Andoni Aldekoa Eusko Jaurlaritzarako lanean, Iñigo Urkullurentzat zuzenean, alegia.
Andoni Aldekoa alkatetza zuzendaria izan da urte luzez Bilbon, 1999an hasi baitzuen bertan bere ibilbidea. Iñaki Azkunaren eskutik heldu zen Bilboko Udalera eta ardura ugari izan ditu; turismoa eta Bilbo marka gisa lantzea besteak beste.