Laudioko herritarren %21 kiroldegiaren bazkidea da

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2015ko mar. 29a, 23:56

Laudioko Udalak kiroldegiaren 2014ko erabilpen datuak aurkeztu eta positibotzat jo ditu, oso azpiegitura erabilia baita.

Ia 4000 bazkide ditu kiroldegiak, herritarren bostena gutxi gorabehera. Erabiltzaileen artean gizon eta emakume kopurua oso antzekoa da baina emakumeak nagusi dira gutxigatik. Goizez eta arratsaldez berdintsu erabiltzen da kiroldegia.

Laudioko Udalak kiroldegiaren 2014ko erabilpen datuak aurkeztu eta positibotzat jo ditu, oso azpiegitura erabilia baita.

Ia 4000 bazkide ditu kiroldegiak, herritarren bostena gutxi gorabehera. Erabiltzaileen artean gizon eta emakume kopurua oso antzekoa da baina emakumeak nagusi dira gutxigatik. Goizez eta arratsaldez berdintsu erabiltzen da kiroldegia.

Bazkideek bakarrik ez, herriko hainbat eragilek ere erabiltzen dituzte kiroldegiko instalazioak: Igeriketa Laudio Klubak, Lanbide Heziketako Udal Ikastetxeak eta DBHko ikastetxeek bertan gauzatzen dituzte beren kirol jarduetariko batzuk.

Guztira, 8 kirol klubek eta 35 taldek erabiltzen dute kiroldegia. Hainbat kirol egiten dira bertan: igeriketa, saskibaloia, eskubaloia, hockeya, areto-futbola, kick boxinga eta defentsa pertsonala, besteak beste.

Udal arduradunek azaldu dutenez, yoga, igeriketa, aerobica, mantentze-gimnasia, tai chi eta hirugarren adinarentzako jarduerak biltzen dituen ikastaro eskaintzak eta kiroldegiko gimnasioak ere onarpen zabala dute herritarren artean.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide