Larrialdiko mozioa aurkeztu du Laudioko Musika Bandak babes ekonomikoa lortzeko

Erredakzioa 2015ko mar. 27a, 14:10

San Roke Musika Elkarteak larrialdiko mozioa aurkeztu du alderdiek Laudioko udalbatzan eztabaidatu dezaten. Aurkeztutako testuan Musika Bandak azaldu du azken 6 urteetan udalak egiten dion ekarpen ekonomikoa izoztuta dagoela eta horrek ahalegin handia suposatu diola.

San Roke Musika Elkarteak larrialdiko mozioa aurkeztu du alderdiek Laudioko udalbatzan eztabaidatu dezaten. Aurkeztutako testuan Musika Bandak azaldu du azken 6 urteetan udalak egiten dion ekarpen ekonomikoa izoztuta dagoela eta horrek ahalegin handia suposatu diola.

Bestalde, Bandak adierazi du egun daukan egoitza -Gardean- entseguak egiteko zein klaseak emateko herriko erdigunetik oso urrun dagoela eta zaila egiten zaiola ikasleak erakartzea.

Hori dela eta musika elkarteak eskatu dio udalari egiten duen ekarpena 5000 eurotan handitzea hurrengo urtetan KPI gehitzeko. Orain jasotzen duen diru kopurua 80.000 eurokoa da.

Diru horren ordez Musika Bandak kontzertu gehiago emateko prest dago Laudioko jaietan.

Bandaren etorkizuna kolokan

Laudioko Musika Bandak aurkeztutako mozioan beste ekimen gehiago proposatu ditu bere iraunkortasuna bermatzeko -beste erakundeen babesa lortzea, bekak jasotzea, entitate pribatuen diru iturriak bilatzea...-. Bandaren ustez planteatzen dituen neurriak gutxieneko baldintzak dira eta horiek bete ezean ezin dute bermatu jarraituko dutenik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide