Pasa den asteburu honetan Laudioko Nuria eta Raquel Dantza Eskolako taldeak, Anaprode Dantza Lehiaketa Nazionalean parte hartu zuten Pola de Lenasen (Asturias). Lehiaketaren lehenengo fasea izan zen hau, non penintsularen iparraldeko zonaldeak hartzen du parte. Eta fase honetako lehenengo sariak jaso zituztenak zuzenean maiatzaren 1, 2 eta 3an Tarragonan egingo den final nazionalera pasatu ziren.
Taldeko modalitate klasikoko amateur kategorian, 9 eta 13 urte bitarteko 11 neska parte hartu zuten, lehenengo postua lortzen “Lost Village” dantzarekin; eta “Gladiadoras” dantzarekin lehenengo postua lortu zuten baita epaimahaiak aho batez erabakita. Lortutako lehenengo postu horiek, parte hartzen zuten kategoria altuago batean lortu zituzten, amateur aurreratuan hain zuzen, duten maila teknikoa dela eta.
Amateur aurreratuko kategoriako talde modalitatean, 14 eta 16 urte bitarteko, bederatzi neska lehiatu zuten bi dantzekin, “Akelarre” eta “Afrikan Drums”, lehenengo postua lortzen bietan epaimahai guztiaren adostasunarekin. Baina aurreko kasuan bezala, jasotako sariak aurkeztu ziren kategoria altuago batean lortu zituzten, pre-profesionalean, duten maila teknikoagatik.
Bakarkako modalitatearen klasiko preparatorio 2 kategorian, Urtzi Gancedok parte hartu zuen, lehenengo saria lortuz. Eta bakarka klasikoko modalitateko pre-profesional kategorian Aiara Bilbao, 14 urtekoa eta superior 2 kategoriakoa; Paula Urkijo, 16 urtekoa eta excelente kategoriakoa eta Amaia Solaun, 16 urtekoa eta excelente kategoriakoa baita parte hartu zuten: lehenengo postua, lehenengo postua epaimahaiaren zorion beroarekin lortutako puntuazioa altuenagatik, eta bigarren postua lortu zituzten hurrenez hurren.