Ibaiaren garbiketari buruzko mozioa eztabaidatuko da udalbatzan EAJren eskutik

Erredakzioa 2015ko mar. 21a, 11:06

EAJk ibaiaren bazterren garbiketari buruzko mozioa hilabete hasieran aurkeztu du, URA agentziak eta Laudioko Udalak bilera egin baino lehen.

EAJk ibaiaren bazterren garbiketari buruzko mozioa hilabete hasieran aurkeztu du, URA agentziak eta Laudioko Udalak bilera egin baino lehen. Bilera horretan hainbat kontu landu zituzten Eusko Jaurlaritzako agentziak eta udal ordezkariek.

Horien artean ibaiaren bazterrak elkarlanean garbitzeko akordioa lortu zuten. Hori dela eta udalak eskumenak izango ditu hondakin solidoak bazterretatik kentzeko. Eskualdeko zenbait lekutan horrelako hitzarmenak gauzatu dira dagoeneko eta martxoan Laudion ere adostasuna lortu dute URA eta Bilduko udal gobernu taldearen artean.

Laudioko EAJko ordezkariak pozik daude bi erakundeen arteko akordioa dela eta. Jeltzaleen mozioak, gainera, lan horiek egiteko herriko langabeak kontratatzea proposatzen du, Europako diru-laguntzak lortuz.

Ibai bazterren garbiketa

Laudioko Udal Osoko Bilkuretan askotan aipatutako gaia izan da ibaien bazterren garbiketa. Bazterretan pilatutako hondakinak herriari itxura txarra ematen diotela adierazi dtute hainbat alderdi politikok. Horren aurrean udal gobernu taldeak beti azaldu izan du URA agentziak bakarrik izan duela eskumena garbiketa horiek garbitzeko. Lortutako akordioari esker tokiko erakundeak ere hondakin solidoak kentzeko aukera izango du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide