"LGTB kolektiboaren mesederako jokatu dezake euskaraz egiteak"

Erredakzioa 2015ko mar. 23a, 10:23

Yogurinha Borova abeslari eta artistak (Laudio, 1969) aurtengo Korrika Kulturalaren programazioan hartu du parte.

Definizio huts batetik harago, zer da zuretzat Korrika Yogurinha Borovarentzat?

Betidanik izan da Korrika oso gauza bitxi eta polita niretzat. Herri guztietako jendea ikusten duzu bat-batean lanean, euskara indartzearen alde, hainbat eta hainbat ekintza aurrera eramanez.

Eta “euskahalduna” izatea, zer da zuretzat?

Yogurinha Borova abeslari eta artistak (Laudio, 1969) aurtengo Korrika Kulturalaren programazioan hartu du parte.

Definizio huts batetik harago, zer da zuretzat Korrika Yogurinha Borovarentzat?

Betidanik izan da Korrika oso gauza bitxi eta polita niretzat. Herri guztietako jendea ikusten duzu bat-batean lanean, euskara indartzearen alde, hainbat eta hainbat ekintza aurrera eramanez.

Eta “euskahalduna” izatea, zer da zuretzat?

Korrikaren arduradunek beti aukeratzen dute hitz polit eta bereziren bat. Niretzat adierazi nahi duena da edonork hitz egin dezakeela euskaraz. Edozein leku eta momentutan edozein pertsonak “ahal” duela euskaraz hitz egin; mendi, bulego, taberna zein kaleetan.

"Aurten Bartzelonako Euskal Etxean DJ moduan arituko naizenez, bertako Korrikan parte hartzea espero dut"

Transformisten munduan oso erdalduna da. Nola bilakatu zen Yogurinha Borova “euskahaldun”?

Txikitatik entzun dut euskal musika. Trabesti edo transformista bezala hasi nintzenean buruan neukan euskaraz egitea. Ez agian kanta gehienak edo guztiak, baina bai asko. Niretzat oso garrantzitsua da, eta une honetan ere oso inportantea da. Gor disko-etxeko kideekin lan egiten hasi nintzenean eurek ere komentatu zidaten oso ondo egongo litzatekeela euskaraz egitea. Lehen momentutik esan nuen baietz. Gay, Lesbiana eta Transexual eta Bisexualen kolektiboaren mesederako jokatu zezakeela ikusten nuen. Horrela erabaki nuen abestiak euskaraz egitea.

Nola hartuko duzu parte Korrikan?

Txikitatik gustatu izan zait Korrikan parte hartzea. Koloretsua da, eta jende asko barnebiltzen du. Gehienetan hartzen dut parte, eta aurten Bartzelonako Euskal Etxean DJ moduan arituko naizenez, bertako Korrikan parte hartzea espero dut.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide