2015eko aurrekontuetarako aurreproiektua aurkeztu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2015ko mar. 16a, 12:00

Talde politikoei aurkeztu die Udalak 2015eko aurrekontuen aurreproiektua. Martxoaren 24ean batzordean eztabaidatuko dute. Hortik aurrera 15 egun inguru egongo dira ekarpenak egiteko. Prozesuan bai talde politikoek zein norbanakoek parte hartzeko aukera izango dute. Herritarrek webgunean nahiz Udaleko informazio paneletan aztertu ahalko dute dokumentua.

Talde politikoei aurkeztu die Udalak 2015eko aurrekontuetara aurreproiektua. Martxoaren 24ean komisioan eztabaidatuko dute. Hortik aurrera 15 egun inguru egongo dira ekarpenak egiteko. Prozesuan bai talde politikoek nola norbanakoek parte hartzeko aukera izango dute. Herritarrek webgunean nahiz Udaleko informazio paneletan aztertu ahalko dute dokumentua.

Aurrekontuen proposamenean 24.328.846 euro jasotzen dira, 2014an baino 535.000 euro gehiago, %2,25eko igoerarekin. Diru sarrera garrantzitsuena Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsetik jasoko du Udalak, 2014koarekin alderatuta 874.640 euroko igoerarekin. Gainontzeko diru-sarrerak mantendu egiten dira, ordenantza fiskalen izoztea dela eta. Datuokin, Udal Gobernu Taldetik kultura, jaiak eta kiroletarako diru-laguntzak,  euskara sustatzeko programak, hazi egin den gastu sozialaren alde egitea eta areagotu diren lana sustatzeko programak bermatu ahal direla azpimarratu da.

Inbertsioen kapituluari dagokionez, 2012an aurrekontuen %0,093a hartzen zuen. 2013an %6,16ra igo zen. 2014an %5,47koa izan zen. 2015ean, berriz, %6,34koa izatea proposatzen da, 1.542.540 eurorekin, pasa den urtearekin alderatuta ia %18ko igoerarekin. Udal Gobernu Taldetik honako inbertsioak azpimarratu dituzte: HAPOaren berrikuspena, 125.000 eurorekin; hiri nukleoko kaleen zolatzearekin jarraitzea, 145.000 euros; Latiorroko Jesus Guridi enparantzaren atondura, 100.000 euro; Ugarteko plazaren erreformarekin jarraitzea, 100.000 euro; espazio publikoen estaltzea, 80.000 euro; hiri nukleoaren argien aldaketarekin jarraitzea, 80.000 euro; Lamuza parkeko Kasinoaren hobetzea, 70.000 euro; Gardeako ermitaren inguruaren berreskuratzea, 15.000 euro; Arrañoko Gazteluaren inguruaren berreskuratzea, 40.000 euro; Iturraldeko urbanizazio lanak, 200.000 euro; antzokiaren proiektuaren erredakzioa, 150.000 euro.

 

Martxan edo hastear dauden obrak

 

Gobernu taldeak, etorkizuneko inbertsioez gain, hasita edo hastear dauden obrak aipatu ditu. Aurrena, bukatzear dagoena, Jose Matia kaleko farolen lerrokatzea dela eta sortutako arazoei aurre egitera bideratuta dago. Farolak fatxadekin lerrokatuta zeuden, irisgarritasunari oztopoak jarriz. Denak ibai ertzera, barandara pegatuta, jarri dituzte. 9764euro bideratu dira horretara. Obra Zubiko Kurako, Elorza Maisua eta Jose Matia kaleko urbanizazio proiektuaren lehenengo faseari dagokio.

Bigarrena San Juaneko ermitaren estalkia konpontzea izango da, itoginei aurre egiteko. 15.818 euro bideratuko dira.

Hirugarrena Lamuza parkeko sarrerako iturrietan laster hasiko den esku hartzea da. Ur gehiegi galtzen zela iritzita, iturri bietan ura berrerabiltzeko zirkuitua egingo da. 9.500 euro inbertituko dira.

Azkena Ugarteko plazen artean egiten ari den lotura da, auzokideek hala eskatuta. 117.000 euro bideratu ziren aurrena, eta partida berria gehitu zaio, 46.000 eurorekin, lurra hormigoi bidez estaltzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide