Euskara arloak bi sukaldaritza ikastaro antolatu ditu haurrek Aste Santuko oporraldietan euskaraz sukaldatzen ikasi ahal izateko. Tailerrak apirilaren 7tik 10era egingo dira Zubiko etxean eta bi ordutegi egongo dira: bata goizez izango da 10:30etik 13:30era eta bestea berriz, arratsaldez, 16:30etik 19:30era.
Umeentzako sukaldaritza ikastaro bietarako izen-ematea zabalik egongo da gaurtik aurrera, martxoaren 16tik 18ra, alegia. Parte hartu nahi duenak Kultur etxean izena eman beharko du 10:00etatik 13:00etara, edo 16:30etatik 21:00etara.
Tokiak beteko balira zozketa bidez erabakiko dira partaideak, martxoaren 23an, astelehenean, 12:00etan Kultur etxean egingo den ekitaldi irekian. Hala eta guztiz ere, irailean ere beste bi ikastaro egingo dituzte eta kanpoan geratzen diren haurrek lehentasuna izango dute.