Urtarrilean langileen ordezkari sindikal bilakatu zen behargina eta hortik aurrera enpresak zigortu duela adierazi du LAB sindikatuak. Langileaz gain, enpresak bere familiako beste kide baten aurka egin duela salatu dute.
Langilearen bikoteak Lidl enpresak kontratatutako garraio enpresan lan egiten zuen. Biltegia kudeatzen duen Lidl enpresak, garraio enpresan lan egiten duen bikotekideari sarrera debekatu dio eta horrek bere kaleratzea eragin du.
Urtarrilean langileen ordezkari sindikal hautatu zutenetik Lidl enpresak mendekua politika hasi duela adierazi du LABek nahiz eta “delegatua denik hilabete bat pasa ez denetik ere”.
Hala, LABen arabera, langilearen lan egoera baldintzatzeaz aparte, “lankideen eskubideak aldarrikatzeagatik enpresak bere lan sindikala baldintzatu nahi du xantaiaren bidez”.