Doctor Flemming eraikinaren iraupena auzokideen lorpena dela uste dute Berlojatzenek eta Udal Gobernu Taldeak

Erredakzioa 2015ko mar. 12a, 10:14

URA agentziak pasa den astean iragarri zuen segurtasun hidrologikoa bermatzeko egingo dituen lanak ez dutela eraitsiko Doctor Flemming kalean arriskuan egon den eraikina.

Horren harira, Berlojatzenek -hau da, gatazka honen harira sortutako elkartea- eta EH Bilduko Udal Gobernu Taldeak irakurketa bera egin dute. Lorpena auzokideen mobilizazioaren eta ahaleginaren lorpena izan dela. Biek azpimarratu dute alderdiek ez luketela garaipen hori bereganatu behar.

“Ia 6 urtez aurrera eraman dugun borrokaz oso arro gaude” adierazi du Berlojatzenek. Zentzu horretan, Udal Gobernu Taldeak eskerrak eman dizkio elkarteari eta pozik dagoela adierazi du, “erakundeek sortutako arazoa erakundeen bitartez ere konpondu baita.”

Horregatik EH Bilduk aldarrikatu du Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioa, haien ustez horrek ahalbidetu baitzuen pasa den astean plazaratutako erabakia.

Prozesuak jarraitzen du

Berlojatzen elkarteak bilera deitu du hurrengo asterako eta hurrengo asteartean, martxoaren 17an, 19:00etan Udal Lanbide Heziketa Eskolak daukan areto nagusia daukaten informazio tekniko guztia helaraziko diote auzokideei.

Berlojatzen elkarteak iragarri du lanean jarraituko duela prozesua guztiz bukatu arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide