Erabakiak ehuntzeko Gure Esku Dago ekimenaren ekitaldia ostiralean

Erredakzioa 2015ko mar. 11a, 11:28

Laudioko Gure Esku Dago ekimenak "Erabakiak ehuntzen" kanpaina berria aurkeztuko du jendaurrean ostiralean. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera ekitaldiari Laudioko Udal Lanbide Heziketa Eskolako ekitaldi-aretoan. Aurkezpen honetan kanpaina berriari buruzko informazioa luzatuko zaie bertaratukoei eta dinamika honetan parte-hartzera gonbidatuko dituzte Laudio eta Aiaraldeko herritarrak.

Laudioko Gure Esku Dago ekimenak "Erabakiak ehuntzen" kanpaina berria aurkeztuko du jendaurrean ostiralean. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera ekitaldiari Laudioko Udal Lanbide Heziketa Eskolako ekitaldi-aretoan. Aurkezpen honetan kanpaina berriari buruzko informazioa luzatuko zaie bertaratukoei eta dinamika honetan parte-hartzera gonbidatuko dituzte Laudio eta Aiaraldeko herritarrak. Era berean, ekitaldian Laudioko talde eta pertsona esanguratsuek parte hartuko dute, bai eta Gure Esku Dago ekimenko hainbat ordezkarik.

Antolatzaileek gogora ekarri dute "Gure Esku Dago dinamika herritarra, anitza eta parte-hartzailea" dela, "erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herrian lan egiten duena". Pasa den urteko ekainean Durango eta Iruña lotu zituen giza-kate baten bitartez eta azaroan mosaiko erraldoia osatu zen Donostiako Zurriola Hondartzan. Urte berriarekin batera, martxan jarri dute kanpaina berria, “Erabakia Ehuntzen” lelopean.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=NpkSSc0N8Rs width:600]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide