Gaur goizean onartu dute Arabako Biltzar Nagusietan 9 milioi euro bideratzea Laudioko Lamuza Parkea berreskuratu eta konpontzeko. Diru hori konponketa integrala gauzatzeko erabiliko dute eta printzipioz aurten 2 milioi euro inbertituko dituzte.
Alderdi guztiek -PSE-EE, EAJ, EH Bildu eta Ezker Batua- bozkatu dute ekimenaren alde PP ezik. PPk uste du ez dela denborarik egongo 2015ean diru hori erabiltzeko eta ondorioz abstenitu da.
Inbertsioen banaketa hurrengoa izan beharko litzateke, 2 milioi euro 2015, 2016 eta 2017an eta 3 milioi euro 2018an, hurrenez hurren
SOS Laudioko Lamuza Parkeko zenbait kide hurbildu dira Biltzar Nagusietara eta haien balorazioa oso positiboa izan da, hasiera batean -ogasun batzordean arau forala proposatu zuetenean- PPk aurkako jarrera erakutsi baitzuen.