Laudioko liburutegiko 2014ko memoria kaleratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2015ko mar. 11a, 10:16

Fontso Larrazabal zinegotziak, Laudioko udal liburutegiko 2014ko memoria aurkeztu zuen ostiralean Gobernu taldeak emandako prentsaurrekoan.

Fontso Larrazabalek, prentsaurrekoan, Laudioko udal liburutegiko 2014ko memoria aurkeztu zuen ostiralean.

 

Hasi berria den urte honi begira ez da ordutegietan aldaketarik aurreikusten. Liburutegiak 9:00tik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara irekitzen jarraituko du, soilik arratsaldez larunbatetan eta igandetan itxiz. Halaber, azterketa garaietako ordutegiek beren horretan jarraituko dute, abendu, urtarril, apiril, maiatz eta uztailean asteburuan zeharreko irekitzeak ere egongo direlarik.

 

Prentsaurrekoan ere, funts bibliografikoaren inguruko zenbait datu ezagutarazi ziren. Laudioko udal liburutegian 22.434 dokumentu dago (liburuak, diska eta DVDak eta hemeroteka kontuan hartuta) eta horien %28a euskarazkoa da. Bestalde, dokumentu guztien %36 haur funtsari dagokio. Urtetik urtera materialak berritzen dira eta material zaharrak Laudioko eta Aiaraldeko beste zenbait liburutegiren nola liburutegiko irakurleen eskuetan jartzen dira.

 

2014An 1.123 dokumentu berri eskuratu ditu udal liburutegiak, Udalak erosketetarako duen aurrekontuarekin erosiak edo banakakoek liburutegiari emanak (%29). Eusko Jaurlaritzako euskara arloak ere 300dik gora haur liburu ere eman izan ditu. Anekdota gisa, bnakako batek, adibidez, literatura erromantikozko 200 bat liburu eman zizkion liburutegiari.

 

Adierazi dutenez joera geroz eta euskarazko eta ingelesezko liburu gehiago eskuratzean datza, irakurleek hala eskatzen baitute. Gainera, komiki funtsa handitzearren, hainbat nobela grafiko eskuratu ditu udal liburutegiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide